full
border
#666666
http://venticlima.es/wp-content/themes/smartbox-installable/
http://venticlima.es/eu/
#0071af
style2

Enpresa

VENTICLIMA S.A. ENPRESAREN HASIERA

VENTICLIMA, S.A. enpresa 1966. urtean hasi zen lanean enpresa pribatu bezala. Hurrengo hamarkadan, sozietate anonimoa bihurtu zen bere fundatzailea buru zela. Euskadin, klimatizazioaren arloko enpresa zaharrena da 50 urterekin, eta Espainian ere zaharrenen artean dago.

VENTICLIMA S.A. ENPRESAREN TEKNOLOGIA-IBILBIDEAREN AZALPEN KRONOLOGIKO LABURRA

VENTICLIMA, S.A. enpresa teknologia-bokazio bete-betearekin jaio zen. 60ko hamarkadan teknika berri eta aurreratuenak Euskadira ekarri zituen, sektorean etorkizun oparoena zituztenak, hala nola: Bero-Ponpa, Eguzki-Energia eta Energia Berrezkuratzea. Bi hamarkadetan zehar Estatu Batuetatik inportatutako  Carrier eta York markako aire girotuekin lan egiten du, orduan merkatuan nabarmentzen zirenak, bereziki: teknologia, fidagarritasuna eta dokumentazio teknikoari dagokionez.

Lehenengo klimatizazio instalazioa York aire-aire bero-ponpa batekin izan zen, komertziala, Kaola enpresarentzako 1966. urtean. Vitoria-Gasteizko 1969ko abuztuko jaietan, lehenengo instalazio zentralizatuta martxan jarri zen Mendizorrotzako Kiroldegian. Fuel-olio astuna erretzen zuen zentral termikoa zeukan, zirkuitu hidrauliko baten bidez, hiru bideko balbula motordun proportzionalak zituzten bi bateria elikatzen zituen. Klimatizazio zentralak (ATU) 45.000 M3/orduko aire mugimendua dute eta uhate motordun proportzionalak dituzte (kanpoko eta birziklatutako aire-nahastea dosifikatzeko). Kanpoko aire mugimenduaren arabera, konpentsazioa automatikoki egiteko teilatuaren zenit-haizagailuak konektatzen ziren espekadun programatzaile baten bidez. Aire-hodiak kortxozko xaflaz eginda zeuden eta barnealdea zementu zuriz estalita zegoen (hauek aire girotuen hasieran eredua ezarri zuten).

Goi-mailako eguzki-energiaren instalazioen artean (80ko hamarkadaren hasieran), hurrengoak aipatu behar ditugu: Samaniegoko Zahar-Egoitza (Arabar Errioxa): etxeko 6000 litro ur bero sortu eta gordetzeko 51 Solarwatt panelekin. Berrostegietako familia bakarreko etxea (Araba): 20 Solarwatt eguzki-panelak teilatuan integratuta (hegoaldeko isurkiaren teilen ordez), etxeko ur beroa sortzeko eta igerileku estalia berotzeko.

1981. urtean, Eusko Jaurlaritzak gaur egun dagoen tokian abian jarri zen, eraikin berezia da, antzinako Ramiro de Maeztu institutua. Solairuak bikoiztu egin ziren lau egoteko, baina garaiera oso txikia da instalazioak sabai aizun batean egokitzeko. Trenkada bikoitzak egin behar izan ziren aire-hodiak pasatzen diren sail guztietan. Abiadura handiko hodi bikoitzeko sistema da (leku gutxi hartzeko), nahaste-kutxekin. Baliteke Euskadi osoan dagoen sistema bakarra izatea.

1985. urtean merkataritza-gune handiak energia aurrezteko neurriak sustatzen dituzte. Euskadin, Eroskik eredua ezarri zuen Leioan (Bizkaia): 18 aire-aire Roof-top bero-ponpa instalatu zituen, Free-Cooling (doan hoztea kanpoko aireaz baliatuta) eta barruko airearen kalitatearen kontrol automatikoa zeukatenak. Kontrol elektronikoa, zentralizatuta eta sinoptikoa zuten, instalazioa ikuskatzeko eta kontrolatzeko. Bero-potentzia 960 Kw-koa da hotzean eta 910 Kw-koa beroan.

1987. urtean Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartean (EJIE) lanak egin ziren, Vitoria-Gasteizen. Lau fatxada dituen bulegoetako eraikin bat da eta ordenagailu nukleo nagusi bat du. Instalazioa energiaren berreskuratzeko da. Aire-ura eta energiaren berreskuratzea dituzten kanpoko bero-ponpak instalatzen dira. Instalazioa lau hodiekin egiten da, eta hotza (ordenagailuak) eta beroaren (barruko eta aireztapen kargak) produkzioaren oreka ia erabatekoa da, beraz, perfektua. Geroko ordenagailu kopuruaren handitzeak klimatizazioaren arazoa konpondu du doako energiaren ehuneko handi batekin, kanpoko aireko entalpiaz baliatuta.

1989 eta 1992. urteen artean Basurtuko Ospitalearen Larrialdien Eraikina eta Gurutzetako Ospitalearen Larrialdien Solairuak egin ziren. Bietan nagusiena ebakuntza-gelak dira, hauek gela zurien teknologia dute infekzioak saihesteko (ebakuntza-gelen birusa). Ondoren, Osakidetzaren eraikin nagusietan instalazioak egiten dira,  adibide gehiago hemen ikusi ditzakezu.

1992. urtean, Vitoria-Gasteizko Epaitegia klimatizatu zen hozgarri bolumen aldagarriaren sistemaren bidez (HBA), 10.000 metro lineal baino gehiagoko hodi hoztaileak erabiliz. Terrazan kokatutako kanpoko unitateak 86 dira, eta guztira kanpoko unitateak 258 dira. Orduko instalazioaren garrantzia dela eta, Daikin enpresak bere europar katalogoan sartzen du Espainian egindako lanen erreferentzia bakarra izanda.

1998. urtean Bilboko Kale Nagusiko Sota eraikin ospetsuko solairuetan leku asko bulegoak eraikitzeko erabili zituen. Haien artean, beheko solairuan, Bizkaiko Foru Aldundiko bulegoak jarri ziren. Jarritako sistema aire-ura bero-ponpa da, berreskuratzearekin eta barruko instalazioak lau hodi dituzte. Unitate handiak terrazan kokatu behar ziren eta, ondorioz, Kale Nagusia gauean moztu behar izan zen. XX. mendearen azken urteak eta XXI. mendearen lehen urteetan hotelak izan dira nagusi. Estatu osoan 20 hotel edo gehiagoetan lanak egiten dira, adibide gehiago hemen ikusi ditzakezu..

2003. urtean, Mercedes Benz enpresako bulego nagusiak egin ziren Vitoria-Gasteizen. Berrikuntza bakarra 927 Kw-ko hozte-unitateak (3) R717 hoztailea (amoniako) erabiltzen dutela da. Hoztaile hau errendimendu handikoa da, baina segurtasun neurri inportanteak hartu behar dira. Ur gainberotutako zentral termikoak 980 Kw-ko potentzia du. Lau hodien instalazioa aire bolumen aldagarrikoa da.

2012. urtean, Venticlima S.A. eta Balzola, S.A enpresak San Mames Futbol Zelaiko (San Mames Barria) instalazio mekaniko guztiak (klimatizazioa, suteen kontrako babesa, iturgintza) egiteko esleipendunak izan ziren. Garrantzitsuena Klimatizazioa da. Plangintzaren berezitasunak direla eta, lanak 2015. urtera arte atzeratu dira.

AIRE GIROTUAREN HISTORIA ETA KRONOLOGI LABURRA.

1824. urtean, Carnot-ek termodinamikaren lehenengo printzipioa ezarri zuen, hotz zikloetan oinarrituta. 1842. urtean Lord Kelvin bere ziklo eta itzulgarritasuna garatu zituen Klimatizazioaren eta Bero-Ponparen oinarri teorikoak ezarriz.

 

1902. urtean, Willis Carrier Aire Girotuaren bide berriak zabaltzen ditu  Klimatizazioaren ideia garatuz eta, ondoren, berak eta bere laguntzaileek diagramak eta bibliografia argitaratzen dituzte, ikerketa eta kontsultaren dokumentazioan eredua ezarriz. Carrierek, munduko lehenengo aire girotuaren instalazioa Brooklyn-go Sackett inprentan egin zuen (New York), baina hasieran ehungintza-industria onuradun nagusia da. Erosotasunaren aldez, zinema-aretoak hoberenak ziren XX. mendearen hasieran.

BERO-PONPA.

1973. urtearen aldean, faktore sozioekonomikoak direla medio, Petroleaoaren Krisia gertatu zen eta munduko ekonomian eragin nabarmena izan zuen. Petrolioaren gabezia eta haren gehiegizko prezioak Bero-Ponparen erabilera sustatu zuen. Ordura arte ez zen asko garatu energiaren prezio txikiagatik.

 

XX. mendearen erdialdera, Estatu Batuetako bi enpresa nagusiak, Carrier eta YorkBero-Ponpa garatu eta merkaturatu zuten, bereziki aire-aire ekipamendu txikiak. Errendimendua txikia zen eta kanpoko airearen egoera termohigrometrikoei lotua zegoen. Integratutako urtaroko energia-efizientziaren koefizienteak (COP) klima hotzetan ez zuen 2 gainditzen (kontatzailearen 1 Kw ez zuen 2 Kw termikoen produkzioa gainditzen).

 

Gaur egun, teknologia nabari garatu da, zenbait arlotan japoniar ikerketek sustatuta. Ohikoa da gaur egungo ekipamenduen energia-efizientzia garai batekoena bikoiztea edo hirukoiztea.

 

Bakarrik aipatu egingo dugu Energia Berreskuratzearen  kontzeptua (azalpen luzea eman beharra korapilatsua izango litzateke), efizientzia termiko maximoa duten instalazioen diseinuan eta etorkizuneko proiektuetan funtsezkoa da. Laburbilduz, klimatizazioaren arloan, helburua hotz zikloetan sortutako hotz- eta bero-energien oreka eta ustiapen maximoa da.

default
Cargando entradas...
none
#6E787E
off
fadeInDown
loading
#6E787E
off